miércoles, 5 de diciembre de 2012

Gabonetako abestiak

Olentzero Horra Mari Domingi Hator Hator

Gabonak laister direnez, umeek Gabonetako abestiak jakitea eta abestea funtsezkoa dela pentsatzen dut, urteroko gauza bat delako eta abestiak jakitea ezinbestekoa delako. Nik hemen lau jarri ditut ikusgai, Haur Hezkuntzan denak ikastea nahiko zaila delako; eta hori dela eta, lau ezagunenetarikoak aukeratu ditut beraiek behin eta berriro entzunez ikasten joan daitezen eta Gabonetan lagunekin edota familia giroan abestu ditzaten. Jarraian abestien linkak jarriko ditut umeek abestiak entzun ditzaten.





Urtxintxa Proiektua Haur Hezkuntzan

Informazio garrantzitsua eta erabilgarria!


Orrialde honetan, Urtxintxa proiektuak eskaintzen dituen baliabide guztiak daude zerrendatuta eta azalduta, izan ere, proiektu hau oso interesgarria dela pentsatzen dut, denetarik lantzen duelako eta funtsezko elementuak nabarmentzen dituelako; hala nola, ikasleen ezaugarriak, esku-hartzea, taldekatzeak, autonomia pertsonalaren garapena, jolasak (sinbolikoa gehienbat), ingurunea, hizkuntza, gelako antolaketa... egunerokotasuna azken batean. Hortaz, informazio hau kontuan izatea ondo legokeela pentsatzen dudanez, eskuragarri jarriko dut hemen.

lunes, 3 de diciembre de 2012

Haur Hezkuntzako egun baten deskribapena

Egun bat Haur Hezkuntzan

Bideo honetan egunerokotasuna da nagusi, Haur Hezkuntzako ume batek egunerokotasunean egin beharrekoa pausuz pausu azalduta agertzen delako. Hau lagungarria izan daiteke irakasleentzat eta baita gainerako ikasleentzat ere, beraien txanda heltzean egoera bakoitzean nola jokatu behar duten jakin dezaten.

Paristik natorren, ipuina

Paristik natorren, ipuina

Bideo honetan, "Paristik natorren artista bat naiz ni..." abestia ipuin moduan kontatzen da, danborra esaterako Donostiako danborradarekin lotzen duelako, Pariseko irudiak ikusgai daudelako... Modu hau umeen arreta bereganatzeko aproposa dela pentsatzen dut, ezaguna den abestia ipuin modura kontatzen delako eta irudiak ere bertan daudelako. Moldaketa ona delakoan nago eta horregatik, era desberdinean abestia lantzea aberasgarria dela uste dut.

Hezkidetza lantzeko beharrezko material didaktikoa

Berdintasunezko elkarbizitzarako material didaktikoa

Pdf honetan berdintasuna lortzeko erabilgarria izan daitekeen material didaktikoa ageri da eta nik uste dudanez Haur Hezkuntzatik hasi behar garela hezkidetza lantzen eta egoera umeei azaltzen, egokia eta beharrezkoa deritzot honi buruzko informazioa eskuragarri jartzea.

viernes, 30 de noviembre de 2012

IKT Haur Hezkuntzan

IKT Haur Hezkuntzan

Blogspot deritzon honetan, IKT-en garrantzia Haur Hezkuntzan nolakoa den ikus dezakegu eta horretarako bideo bat agertzen da umeak teknologiekin erlazionatzen dituena eta horrez gain hauen garrantziaren arrazoiketa da nagusi.

Egozentrismoa haurrengan

Egozentrismoa haurrengan

Orrialde honetan egozentrismoak nolako eragina duen umeengan ikus daiteke, bai informazioaren bidez eta baita bideoaren bidez ere.